Kamera eta inprimagailua batera

Ondoko argazki-kamera digital hau da Japoniako Fujifilm etxeak atera duen azken modeloa. "Digital in-Printer Camera" deitu diote eta inprimagailua bertan txertaturik edukitzea du abantaila nagusia.

Kreditu-txartelaren tamainako argazkia bat-batean eduki dezakezu eskuan kamera hau erabilita. Aurtengo uda aldera merkaturatuko dute eta 125.000 pezeta (5.000 libera) inguru kostatuko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila