Tropikoetako kostan bizi den mozorrodun eroa hegazti handia da, baina badu berezitasun bat. Arrautza hautsi eta txitoa jaio orduko, txito zaharrenak habiatik bota egiten du. Gainera, gurasoek Kain txikiari bere lana erraztu egiten diote, bi txito haztea lan handiegia delako. Estrategia horrekin ondorengoak osasuntsu eta indartsu izatea nahi da, eta ez ugari izatea. David Anderson bikote bat bere bi txitoak haztera behartuta azterketa egiten ari da.