Orain dela 130 milioi urteko anbarreko mikroorganismoetatik ateratako antibiotiko bat medikuntzarako interesgarria dela ikusi dute. Izan ere, farmazietako ohizko antibiotikoekiko erresistentzia duten estafilokokoen kontra eraginkorra da. Ikusi beharra dago organismoarentzat toxikoa den eta behar adina kantitate ateratzerik dagoen.