Jupiterren 17.satelitea

Hil honetan baieztatuko den arren, Jupiterrek ilargi berria duela esateko moduan gaude. Ilargia joan den urtean ikusi zen lehenengoz, baina astronomoek asteroidetzat jo zuten. Azterketa berriek, ordea, objektua Jupiterren satelitea dela ondorioztatu dute. Sateliteak 4,8 km-ko diametroa du, Jupiterren ilargietatik txikiena da beraz, eta oraindik ez zaio behin betiko izenik eman. Ilargiak bi urteko orbita osatzen du Jupiterretik 24 milioi km-ra. Jupiterren 16. satelitea, Leda, 1974. urtean aurkitu zen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila