Jose Mari Gomez

Jose Mari Gomez mediku bilbotarra 1970ean Salamancako Unibertsitatean lizentziatu zen Medikuntzan. Ginekologiako espezialitatea eta bereziki lagunduriko ugalketari buruzko heziketa Bartzelonako Dexeus Institutuan egin zuen.

Dexeus Institutuko lagunduriko ugalketa-unitatearen sorreran parte hartu ondoren, bertan lau urtez lanean aritu zen. Deba Garaiko Ospitaleko Mediku Zuzendaria eta Ginekologiako buru izan zen ondorengo lau urteetan. Gipuzkoako Ginekologia Kontsultategiko sortzaileetarikoa, 80ko hamarkada ezkeroztik Gipuzkoako Poliklinikako Ginekologia Kontsultategiko lagunduriko ugalketa-unitateko zuzendaria da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila