Izotzauslerik zabalena

Suediako untzi-administrazioak munduko izotzauslerik zabalena eraikitzea agindu du. Oden izeneko untzia Baltikoko portu guztietaraino iristeko gai izango da negurik gorrienean ere.

Hiru korapiloko abiaduraz dabilela 1,8 m-ko lodierako izotza hausteko gauza izango da. Irekiko duen kanalak 29 m-ko zabalera izango du. Izotzauslean 24.480 zaldi-potentzia duten bi moterek bi helize bikiri eraingo diete untziak aurrera egin dezan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila