Izotza ez den ur izoztua

Aho-korapiloa dirudi, baina fisikako aurkikuntza da. Estatu Batuetako Nebraska-Lincoln Unibertsitateko ikertzaileek urak ezohizko kristal-egitura hartzea lortu dute. Ordenagailu-ereduen bidez, presio-, tenperatura- eta isolamendu-kondizio gogorretan urak bi dimentsiotako izotz-kristalak eratzen zituela ikusi zuten duela hiru urte. Orain emaitza esperimentalki errepikatzea lortu dute.

Aurkikuntza ez da kristalaren egiturara soilik mugatzen, fase-trantsizio oso bortitza duela ere ikusi dute. Aplikazioetarako baino, uraren oinarrizko propietateak zehatzago ulertzeko balioko du ikerketak

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila