Izar hiperbizkorra galaxiatik ateratzekotan

Ikaragarri bizkor doan izar bat ikusi dute Harvard-Smithsonian Astrofisikako Zentrotik, Estatu Batuetan; izar hori 700 kilometro segundoko abiaduran doa —Esne-bidetik ateratzeko behar den abiadura bi aldiz—. Izar hori orain arte behatu den azkarrena da. Badu izena, baina ia irakurtezina da: SDSS J090745.0+024507.

Hidrogenoa eta helioa baino elementu astunagoak omen ditu, galaxiaren erdian sortutako izarren antzera. Adituek azaldu dutenez, duela laurogei bat milioi urte atera zen Esne-bidearen erdigunetik, eta beste hainbeste beharko omen du galaxiaren azken muturreraino iritsi eta kanpora ateratzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila