Izar bikoitz bat pulsarrez osatua

Astronomoek izar bikoitz bat bi pulsarrez osatuta dagoela aurkitu dute. Aurkikuntza hori baliagarria izan daiteke pulsarrek sortzen dituzten energia-izpiak hobeto ulertzeko eta Einsteinen grabitazio-teoria aztertzeko.

(Argazkia: NASA).

Hasieran sistema bikoitza pulsar batez eta neutroi-izar batez osatua zegoela uste bazuten ere, gero ikusi ahal izan zuten neutroi-izartzat jotzen zutena ere pulsarra zela. Pulsarrak abiadura handiz biraka ari diren izar dentsoak dira, eta argia eta erradiazio-izpiak igortzen dituzte. Sistema honetan pulsarrak biraka ari dira elkarren inguruan, eta, bakoitzaren errotazioari dagokionean, handienak bira bat ematen du 23 milisegundoko, eta besteak 2,8 segundoko.

Sistema hau pulsar handiena txikienaren materia xurgatzen hasi zenean sortu zela uste dute. Ikertzaileen ustez, bata bestearen inguruan biraka ari direla, uhin grabitatorioak askatzen dituzte, eta pixkanaka energia galduko dute 85 milioi urte barru talka gogor batean elkartu arte.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.