Israelgo Virtouch Ltd. elkarteak VTS ( Virtual Touch System) sistema merkaturatu berri du. Hemendik aurrera itsuek, ordenadorearen pantailako grafikoak "ikusi", Internet-eko testuak irakurri edo bideo-jokoak erabili ahal izango dituzte. Horretarako, hiru hatz eta ordenadore-arratoiaren itxurako tresna bat besterik ez dute behar. Tresna, pantailarekin elkarrekintza zuzenean dauden 6 botoiz eta hatz bakoitzaren azpian laukizuzenean kokatuta dauden 32 orratz ultrasentikorrez osatuta dago. Itsuak esku batekin kurtsorea pantailan zehar mugitu ahala, saguak pantailan agertzen dena igorriko dio erabiltzaileari, hatz azpiko orratzen mugimendu leunen bitartez. Abantailen neurrikoa da ordea VTSren prezioa: 600.000 pta. inguru.
Orain koloreak transmitituko dituen VTS sistema aztertzen ari dira: kolore hotza (urdina) edo beroa (gorria) den, intentsitate desberdineko berotasuna igorriko duena.