Itsasuntzien kaxa beltza

Zilindro hori itsasuntzientzat diseinatu den lehenengo kaxa beltza da. Abioitan egiten duen eginkizun bera betetzeko diseinatuta dago.

Kolore hori-laranjako zilindro bat da, gainean mutur luze zorrotza du eta itsasoan flotatzeko gai da. Lehenengo begi-kolpez azken ereduko itsas mina badirudi ere, ez du gerra-arazoekin zerikusirik. Zilindro hori itsasuntzientzat diseinatu den lehenengo kaxa beltza da. Abioitan egiten duen eginkizun bera betetzeko diseinatuta dago.

Lloyd’s Register of Shipping

aseguru-konpainia ezagunak martxan jarri du urtetako ikerketen ondoren. Kaxa beltz hau hirurogei iturri desberdinetatik (makina-gelatik, helizeen jokamoldetik eta abarretik) datozkion datuak erregistratzeko gai da. Gainera 54 eguneko autonomia du. Lloyd ek tresna hau epe laburrean untzi guztietan eramatea derrigorrezkoa izango dela uste du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila