Itsasuntzien eta teknologiaren bitxikeriak

Britainia Haundiko Osasun-txosten zaharrak miatu ostean, XIX. mendeko itsasaldeko biztanleek zorabiorako joera handia zutela baieztatu ahal izan da. Itsasuntzira igo orduko konortea galtzeraino gaixotzen zirenen artean Horatio Nelson almirante britainiarra aipa daiteke. Plymouth-eko Itsas-Teknologiarako Institutuan gertakari bitxi honi buruzko ikerketa interesgarria egin eta horren berri eman dute jadanik.

Britainia Haundiko Osasun-txosten zaharrak miatu ostean, XIX. mendeko itsasaldeko biztanleek zorabiorako joera handia zutela baieztatu ahal izan da.

Trafalgarko batailan erabilitako eredua aztertu dute, bereziki itsasuntziaren oreka sistemak. Jakina denez, britainiarren gerrarako teknika arerioak ezustean harrapatu eta inguratzean zetzan. Maniobraren erdian erasoari ekin ahal izateko, kanoienmugikortasuna ziurtatzea funtsezkoa zen. Horretarako, itsasoaren mailatik ahalik eta gertuen kokatzen ziren kanoiak. Horrek, bistan denez, azkarrago mugitu behar izatea eragiten zuen kanoiak ez bustitzeko. Eraso-taktiken edo uraren eraginez, itsasuntziak mugimendu motzak eta azkarrak egiten zituen etengabe. Horra hor zorabioaren benetako arrazoia.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila