Itsasoko haize-parke erraldoiak auzitan

Itsasoko haize-parke txikietan oinarrituta egindako ingurugiro-inpaktuaren azterketetako ondorioak ezin dira, beste barik, haize-parke handiagoak diseinatzeko erabili.

BONUS ENERGY A/S

Hori da, hain zuzen ere, Suediako Ingurugiroa Babesteko Agentziaren aginduz Gotlandiako Unibertsitateak buruturiko txostenaren ondorioa. Txostenean azaltzen denez, orain arteko azterketa guztiak jadanik eraikita dauden haize-parke txikietan oinarrituta egin izan dira. Gaur egun, ordea, 100 haize-sorgailuko proiektuak ere badaude, eta ezezaguna da, oraindik, hain parke handiek ingurugiroan izan dezaketen eragina. Argi dagoena, hala ere, hau da: hain neurri desberdineko parkeak ezin daitezkeela azterketa beretik abiatuta burutu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila