Itsas harraparien ehiza-estrategia

Itsas harraparien ehiza-estrategia
2008/06/01 | Elhuyar

Hainbat animaliak Levy Walks izeneko estrategia erabiltzen dute ehizatzeko, hau da, ez dira noraezean ibiltzen harrapakinen bat ikusi arte, desplazamendu-patroiak erabiltzen dituzte. Estrategia hori lehorreko animalietan ikusia zuten, baina, orain, hainbat animalia urtarrek ere estrategia bera erabiltzen dutela ikusi dute zientzialariek: marrazoak, dortokak edo pinguinoak, adibidez. Horiek mugimendu-patroi berezi bat erabiltzen dute sakonera desberdinetara mugitzeko. Horrela, harrapakinekin topo egiteko probabilitatea handitzen dute.

1
243
2008
6
009
Zoologia
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila