Joan den apirilaren 6an New Yorken historian zehar izan den zientzi dibulgatzailerik ospetsuena hil zen. Bere obra mundu osoan da ezaguna.
Zientzi dibulgazioa era askotara egin izan du, hots, liburuekin batera hitzaldiak eta artikulu ugari argitaratu izan du.
Euskaraz ere Elhuyar Kultur Elkarteak Asimov-en libururik ospetsuena den Unibertsoa. Lur launetik kuasareetaraino argitaratu zuen.
Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariak zientzilari honen lana eta bizitza, hurrengo alean aztertuko ditu.