Irrati-teleskopio erraldoia martxan

Irrati-teleskopioek zeregin handia izan dute espazioko hainbat fenomeno ulertzeko, hala nola quasarrak eta pulsarrak. Irrati-uhinez baliatuz galaxien bihotzak aztertu ahal izan dira; hauts kosmikoa dela eta teleskopio optikoentzat ikustezinak diren eskualdeak. Orain, Nazioarteko Astronomia Elkarteak (Europa, Ipar Amerika, Asia eta Australiako astronomoek osatzen dute) irrati-teleskopio erraldoia eraikitzeko asmoa zabaldu du. Square Kilometre Array (SKA) izeneko teleskopioak, hain zuzen, kilometro karratuko azalera izango du, gaur egun dagoen handiena baino 200 aldiz handiagoa. Irrati-teleskopio berria 2010ean hasiko dira eraikitzen eta Big Bang ondorengo uneetan eratutako egiturek igorritako seinale ahulak ikertzeko balioko du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila