Iressa, botika eraginkorra baina selektiboegia

Biriketako tumoreak tratatzeko botika berri batek ekarri du ezustekoa. Iressa izeneko medikamentua oso eraginkorra da tumoreak txikitzeko, baina pazienteen % 10i bakarrik eragiten dio.

Biriketako tumoreak tratatzeko botika berri batek ekarri du ezustekoa. Iressa izeneko medikamentua oso eraginkorra da tumoreak txikitzeko, baina pazienteen % 10i bakarrik eragiten dio. Orain, hori zergatik gertatzen den ulertu dute Bostongo zientzialari batzuek.

Botikak eragiten dien pazienteek mutazio bat dute hazkuntza-faktore baten hartzaile batean, hau da, zelulen hazkuntza bideratzen duen molekula bat detektatzen duen proteina batean. Mutazioa izateak ez du esan nahi tumorearen hazkuntza eten egiten denik; alderantziz, tumorearentzat lagungarri suertatzen da. Baina, beste alde batetik, mutazio horrek berak Iressa medikamentuak eragitea errazten du. Beraz, tumoreari ez ezik, botikari ere laguntzen dio.

Hori, noski, berri txarra da botika saldu nahi duen enpresarentzat, botika ez delako baliagarria biriketako minbizia duten paziente guztientzat, eta, beraz, horiek ez dituztelako hilean 2.000 dolar gastatuko horretan; baina berri ona da ikertzaileentzat, beste tumore-mota batzuetan antzeko mutazio erabilgarriak egon litezkeelako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila