Gizakiak neurona-sare berezia erabiltzen du irakurtzeko. Berez, duela 5.000 urte inguru hasi zen irakurtzen, baina aditu batzuek diote 5.000 urte ez dela nahikoa irakurketak garuna bera aldarazteko; eboluzioa motelagoa da. Horregatik, aditu horien ustez, lehendik eboluzionatutako neurona-sare bat erabiltzen du gizakiak irakurtzeko, eta irakurtzen hasi baino lehen neurona-sare hori zertarako zen ikertzen ari dira orain. Stanislas Dehaene neurologo frantsesak eman du erantzun bat: neurona-sare hori mintzamenaz arduratzen zen, sortu zenean. Horrez gain, Dehaenek dio irakurtzeak beste jarduera batzuekin lehiatu behar duela neurona-sare hori erabiltzeko. Hala ere, azken hori ikertzeko dago oraindik.