Kaliforniako soinu-fisikari batek maiek eraikitako piramideen inguruan aspaldidanik zegoen misterio bat argitu du. Piramide hauen oinean soinua ateraz gero oihartzun berezia sortzen da, bertako gidari turistikoek bitxikeria bezala erakusten dutena.
David Lubman fisikariak fenomeno hau ikertu eta azalpen fisiko sinplea eman dio, piramidearen eskailera-mailen itxuran oinarritzen dena. Soinua ateratakoan piramidearen maila bakoitzean oihartzuna sortzen da baina maila bakoitzean une desberdinean, denek batera efektu bitxia sortzen dutelarik. Lubmanen ustez fenomeno hau quetzal txori sakratuaren soinua imitatzeko erabili ohi zen, eta seguraski ustekabeko aurkikuntza bati esker.