Superconducting Super Collide izena (SSC) eman diote eta erabat lurpean eraikiko da. Proiektu osoaren kostua $4.4 mila miloikoa izango da. 1996.enerako bukatua egotea nahi da.
SSCk 20 milioi elektronvolt ekoiztuko ditu partikula-sortako. Konparazio moduan Genevan dagoen CERNren protoi/antiprotoi-azeleragailuak 0,6 milioi eVetan egiten du lan. Azeleragailu hau partikula-fisikari guztien ametsa da.
Bi protoi-sorta disparatuko ditu batabestearen kontra, orain arte inoiz lortu ez den adinako energiaz. Bi sortek talka egitean lortuko den informazioak, hasiera bateko Unibertsoaren egoera ulertzen lagunduko duela espero da. Era berean, orain arte teorikoak besterik ez diren partikula batzuk (hala nola Higgs bosoia eta “egia” quarka) detektatzea posible izan daiteke.