Io ilargiaren irudirik zehatzenak jaso ditu Junok

io-ilargiaren-irudirik-zehatzenak-jaso-ditu-junok
Io, Junoren bidez, 2023ko abenduaren 30ean Arg. NASA/JPL-Caltech/SwRI/MSSS/Thomas Thomopoulos © CC BY

2023ko abenduaren 30ean, Io Jupiterren gertueneko ilargitik 2.500 km-ra igaro zen Juno zunda. Distantzia horretatik, orain arteko bereizmen handieneko irudiak hartu zituen. Hala, zehaztasun handik ikusten dira azaleko egitura geologikoak: sumendien kraterrak, konoak, mendiak, labazko aintzirak… 

Juno misioa 2016an iritsi zen Jupiterren orbitara, eta, ordutik, 57 itzuli osatu ditu Jupiterren eta haren ilargi nagusien inguruan. Otsailean berriro gerturatuko da Iora, datu gehiago biltzera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila