Intsulina plastikozko aretik

Automatikoki intsulina deskargatzen duen plastikozko area probatu berri dute Iparrameriketako Harvard unibertsitateko laborategietan.

Automatikoki intsulina deskargatzen duen plastikozko area probatu berri dute Iparrameriketako Harvard unibertsitateko laborategietan. Hamar zakur diabetiko erabili dituzte horretarako eta arrakasta lortu zutela esan behar. Plastikozko organoak 60 gramo pisatzen ditu eta bere baitan intsulina sortzeko zelulak dituen mintz hautatzailea du. Gehienez ere hemendik bi urtera hasiko dira pertsonengan probak egiten. Diabetikoek egunero hartu beharreko injekzio horiek alde batera uzteko sistema izango al da!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila