Internet-en nabigatzeko betaurreko arruntak

Waliño, Josu

Elhuyar Fundazioa

Era guztietako betaurrekoak aurkeztu dizkigute azkenaldian, baina hauek dira bitxienak eta, agian, erabilgarrienak. Egunero erabiltzen ditugunen antzeko betaurrekoak dira, gure ikusmena zuzentzen laguntzen digutenak. Berezitasuna zera da: pantaila oso mehea txertatu diotela betaurrekoen beirari, eta hau kable bidez ordenagailu batera konektatzean irudiak eta testua eskaintzen dituela. Pantaila honek 80 cm-ko distantziara kokatuta dagoen pantaila arrunt baten ikusmena eskainiko omen du, baina zuri-beltzez hasiera batean behintzat. Datorren urtean izango ditugu gure artean betaurreko bitxi hauek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila