Internet-ek azkarrago bidaiatuko du

Telefono-lineak alde batera utzi eta linea elektrikoak erabili nahi ditu Texas-ko enpresa batek Internet-eko informazioa garraiatzeko. Baina informazioa ez du korronte elektriko bidez garraiatu nahi, linea elektrikoek inguruan sortzen duten eremu magnetikoa erabili nahi du garraio-bide bezala. Internet-eko informazioa zuntz optikoen bidez seinale elektrikoa sortzen den zentroetara bidaliko da eta, bertan, mikrouhinetan eraldatuko da.

Ondoren, mikrouhin horiek linea elektrikoen kanpoaldetik bidaiatuz hartzailearen modem-era iritsiko dira. Modu horretan segundoko zenbait megabyte transmiti daitezke, korronte elektrikoa erabilita baino askoz gehiago. Asmatzailearen ustez, linea elektrikoak modu horretan erabiliz telefono bidezko garraioarekin lehian arituko den sistema lortuko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila