Ingurune adimentsuko aplikazioetarako mikrotxipak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile-talde baten arabera, ingurune adimentsuei esker, pertsonek teknologiarekin elkar eragiteko orain arte duten modua aldatu egingo da. Ikertzaile horiek diseinatzen ari diren txip txiki, merke eta kontsumo txikikoei esker, etxebizitza adimentsuetan, adibidez, jabeak ez du giltzarik erabili beharko. Etxeko txipek haren ahotsa edo irisa ezagutuko dute, eta zuzenean sartzen ahalko da. Bestalde, etxetresna elektriko denak ahotsaren bidez kontrolatuko ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila