Ingurugiroaren parke tematikoa Gasteizen?

Gasteizko Udala Ingurugiroari buruzko parke tematikoa, (helburu ludiko, didaktiko, pedadogiko, zientifiko-tekniko, kultural eta ekologikoekin Estatuko eta nazioarteko ekipamendu aurreratuenak erabiliko lituzkeena) eraikitzea aztertzen ari da. Era honetako parke tematikoa munduan bakarra izango litzateke, eta Gasteizko Udaleko Ingurugiro-arduradun den Jose Antonio Pizarroren ustez ehunka lanpostu eta bisitari ugari ekarriko lituzke Gasteizera.

Horretarako, 15.000 milioi pezeta baino gehiago inbertitu beharko lirateke. Jose Angel Cuerda Gasteizko alkateak parkea eraikitzeko Salburua ingurua aukeratu duen arren, proiektuan lan egiten ari diren aholkulariek beste bi kokaleku ere aztertuko dituzte. Aholkulari hauen arabera, gutxi gorabehera 320.000 metro karratuko saila beharko litzateke, eta bertan besteak beste Uraren Museoa, Kanpoko Ikuskizunak, ostalaritza tematikoa, Ingurugiro-zientzien Fakultatea, Ingurugiroarekin zerikusia duten enpresak edo zentro teknologikoa eraikitzeko asmoa dago.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila