Ingurugiroa, arazo-iturri

EEEko Ingurugirorako Arduradun den Carlo Ripa di Meana jaunak hitz gogorrak erabili ditu EEEko zenbait estaturen aurka; EEEko estatu gehienek ingurugiroari buruz emandako arauak ez bait dituzte betetzen.

1989. urtean 362 prozedura ofizial ireki zituzten Europako estatuen aurka, ingurugiroari buruz batzorde europarrak emandako arauak hausteagatik. Espainia izan da prozedura gehien ireki zaizkion estatua, guztira 57 prozedura izan dituelarik.

Belgikak prozedura gehienak, hondakin kimikoen erabileragatik jasan baditu, Frantziak, Greziak eta Espainiak naturaren babesean izan dute punturik ahulena. Ostera, Danimarka izan da prozedura gutxien jasan duena, eta horregatik, Ingurugirorako Agentzia Europarraren kokapen-gune izateko posibilitate asko du. Une honetan, kokapen-gunerako lehiak Cambridge, Kopenhage eta Berlin ari dira.

Ripa di Meanak, Belgika eta Italia gogorki kritikatu ditu; estatu hauek Europako Epaitegi Gorenak hartutako erabakiak ez bait dituzte kontutan hartu. Nahiz eta, oraindik zigorrik ezarrita egon ez, etorkizunean zigorrak ezarri beharko direla zioen Ripa di Meanak. Bitartean, bere eritziz, EEEak diru gehiago erabili beharko du Nekazal Politikari buruzko eritziak indartzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila