Informazioa biltzeko hologramak

Pelikulak, irudiak, testuak edo bestelako informazioa gordetzeko sistemak etenik gabe ari dira berritzen eta hobetzen. DVDra ohitzeko ia denborarik gabe, holografian oinarritutako teknologia berri eta hobeak garatu dira jadanik. Disko hauek DVDek baino sei bider informazio gehiago gordeko dute. Bayer eta Imation konpainiak dira teknologia hau garatzen ari direnak. Bayer, esaterako, kristal likidozko pantailak dituen diskoa egiten ari da. Diskoak informazioa hologramaren geruzetan gordeko ditu. 2004. urterako 1.000 gigabyte gordetzeko gaitasuna duten CD-ROMak merkaturatu nahi ditu Bayerrek. Imation konpainiak 2002. urterako izango omen ditu prest bere holodiskoak. Horrez gain, DVDek baino 25 aldiz azkarrago emango dute informazioa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila