Gaur egungo enpresa askotan gestioa eta beste lan batzuez gain aurkezpen komertzialak ere ordenadore bidez egiten dira. Hardy izeneko taldeak, informatika eta bideoa bateratzeko balioko duen V.O.B.-Encoder txartela kaleratu du duela gutxi.
Txartel hau instalatuz gero, ordenadorez sortutako aurkezpen eta grafikoak bideo-zinta batean graba daitezke eta baita telebista-monitore batean baino gehiagotan edota pantaila handiko proiektore batean erakutsi ere. Honez gain, bideo-imajinak eta grafikoak nahas daitezke eta nahi izanez gero, azpitituluak eta efektu bereziak sartu ere bai.