Mona Iisak dentista behar

Zer dago Mona Lisaren irribarre misteriotsuaren gibelean? Galdera honek esames ugari sorterazi du idazle eta arte-kritikarien artean. Mona Lisari buruzko literatura bere ospea bezain mugagabea da. Egun, Mona Lisak zientzilarien artean eragin du jakinmina. Italiako nobleziako familien aho-higienea eta kosmetikoen erabilpena ikertzen ari ziren hiru ikerlari italiarrek Mona Lisaren arrastoa aurkitu dute.

Pariseko Giza Paleontologiako Institutuko Francesco d’Errico, Torinoko Paleontologi Laborategiko Giuliano Villa eta Pisako Anatomia Patologikoko Institutuko Gino Fornaciari Ikerlariek Errenazimentuko italiar familia handi baten, d’Aragon familiaren alegia, azterketa paleopatologikoa egin dute.

Isabella d’Aragon 1470.ean jaio zen eta antza Leonardo inspiratu zuen Gioconda pintatzeko. Isabella 1524.ean hil zen eta bere hezurrak Napoliko Santo Domenikoko abadian daude ehortzirik.

Duela lau urte hiru ikerlari italiarrek azterketari ekin ziotenean Isabellaren hotzeriak harritu egin zituen: ohizkanpoko urradurak zituen. Bitarteko guztiak erabiliz hortzak aztertzen hasi ziren. Hortzen moldea atera zuten eta mikroskopio arruntez zein elektronikoz aztertu zuten. Hortzen gainazalean ia arrakaldura paraleloak ageri zirenez, tresna latz batekin maiz eginiko urraduraren ondorio zirela garbi bezegoen.

Zergatik egin zuen hori? Ikerlariek arrakalduren artean dentina beltza zegoela ikusi zuten. Beraz, hortzei kolore beltza kentzeko egin zuen.

Baina zergatik zituen hortz beltzak? Tabakorik ez zen orduan ezagutzen. Enigmaren giltzarria zenbait hilabete geroago aurkitu zen, hortzen mikroanalisi kimikoa egin zutenean. Merkurio-kantitate handia aurkitu zen. Elementu honek dentina belztu egiten du. Hortaz, Isabella d’Aragonek merkurio-gatzak erabiliko zituen botika moduan seguruenik, garai hartan oso modan zeuden eta. Merkurioz eginiko ukenduak asko erabili ziren sifilisari aurre egiteko. Isabellak sifilisa izan al zuen? Baiezkoa %100eko segurtasunez ezin da eman, baina posiblitate haundiak daude.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila