Australiako zientzialari-talde batek ileak aztertzearen bidez bular-minbizia detektatzeko metodo bat garatu dute, aurrerantzean bularreko minbiziak detektatzeko probak erabat azkartu eta erraztu ditzakeena. Sidney-ko New South Wales University-ko zientzialariek emakume gaixo eta osasuntsuen ileak aztertu dituzte eta konposizio molekular ezberdina dutela aurkitu dute. Horrela, ilearen analisi kimikoa aski da bular-minbizia detektatzeko, mamografiarik edo eskaner-sistemarik erabili gabe.
Zientzialariek sikrotroiko X izpien sakabanaketa erabiltzen dute, BRCA 1 genearen mutazioa gertatzen denean, folikuluetan sortzen ari diren ileen aldaketa molekularrak aurkitzeko. BRCA 1 genearen mutazioa bular-minbizia sortzen duen eragilea da, eta hau hasieratik detektatzea hil edo bizikoa da minbizia sendatu ahal izateko. Sistema berri horrek bular-minbiziaren tratamendua hobetu egingo du eta gainera gaur egun erabiltzen diren mamografiek baino segurtasun handiagoa eskainiko du.