Ile zurien sekretua


Ileko pigmentua sortzen duten melanozito izeneko zelulak lehen aldiz in vitro landu dituzte Britainia Handiko Bradford-eko Unibertsitatean. Zientzialariek ile zurien sustraitik ateratako aktibitaterik gabeko melanozitoak iratzarri egin dituzte.

Ilea zuritzeak, beraz, kontrako bidea ere izan dezake, hots, ile zuria berez belztea posible litzateke. Dena den, ikertzaileek diotenez ileko melanozitoak aktibatzeko lozioa gaur-biharretan ez da prest egongo.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila