Ilargiko argazkiak

TransOrbital konpainia pribatuak Ilargiko argazkiak egiteko programa jarri du martxan. Argazkiok 2000. urtean espazioratuko duten TrailBlazer zundak egingo ditu Ilargiaren orbitatik, 100 km-ko altueratik. Misioa kostu baxukoa da eta hasieran teleskopio bat eta argazki-kamera bat besterik ez du eramango 30 urteko biziraupena izango duen zundak. Egingo dituzten bereizmen handiko argazkiak salgai jarriko dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila