Euskal mitologian Ilargia Lurraren alaba da, eta alaba guztiek amarengan eragina duten moduan, Ilargiak Lurrean badu eraginik. Baina gizakiei ere eragiten al die? Eztabaida ez da berria eta liburu ugari idatzi da. Batzuen ustez (Floridako Arnold Lieber psikiatra buru dutelarik), Ilargiak marean eta kliman eragina duen era berean gizakiarengan ere eragina du eta Ilargi beteko egunetan, edo gauetan, portaera bortitzak, jaoitzak, norberaren buruaz beste egiteak etab. ugaritu egiten dira.
Uste hori hedatua dago oso, baina eritetxe eta horrelakoetan ez da horren inguruko nahikoa froga enpirikorik. Kontrako aldean, Kanadako Ivan Kelly psikologoa eta beste hainbat dago. Diotenez, 100 ikerketatik gora eta larrialdietarako 50.000 dei aztertu dituzte eta ez dute Ilargiaren eta aldagai psikologikoen edota estresa eta erasokortasuna eragiten duten substantzien arteko loturarik aurkitu.