Ikercad: CAD/CAMerako produktu berria

Ikerlanen azken 10 urteotako esperientzia IKERCAD produktu berrian bildu da. IKERCAD sistema integratua CAD/ /CAMerako zuzendua dago eta beraz, enpresetako departamentu teknikoetako diseinua, kalkulua eta fabrikazioa elkarrekin erlazionatzen ditu.

Alde batetik IKERGEO izeneko diseinu-modulua du. Modulu honetan ikur eta makro errekurtsiboekin edo transformazio-funtzioekin batera, oso konplexuak diren diseinuak errazten dira. Gainera, planoen akotazio, marrazketa, posizio- nahiz forma-perdoietarako posibilitate ugari ditu.

Bestalde IKERCAM modulua, zenbakizko kontroleko makina erreminten lagunduriko programaziorako garatu da. IKERGEOk sortutako geometrian oinarrituz, sistemak mekanizatu beharreko egiturak interaktiboki defini ditzake; inguru irekiak eta itxiak eta puntu-lainoak esaterako.

IKERCAMek puntuz puntuko higiduren simulazioa eta sorkuntza, inguraketak, artekaketak etab. ere bideratzen ditu.

Joan den 89/11/6an Ikerlanek eta Tektronix, S.A.k IKERCAD komertzializatzeko lizentzi kontratua sinatu zuten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila