Britainia Haundian neutroi-kamera prestatu dute eta industrietan pieza mekanikoak kontrolatzeko oso baliagarria izan daiteke. Neutroiek metala zeharkatu egiten dute, baina X izpiak ez bezala, oxidoak edo hidrogenoa (ura edo labaingarriak) dauden lekuetan geratu egiten dira.
Ezaugarri horri esker, motore eta makinetan bestela detektatuko ez liratekeen ihes- edo korrosio-puntuak aurkitu ahal izango dira. Orain arte ziklotroiaz bakarrik lortzen ziren neutroiak, baina erreaktore nuklear hauek handiak eta garestiak dira. Birmimgham-go unibertsitatea Oxford Instruments eta Rolls-Royce etxeekin batera lanean aritu da askoz ere ziklotroi txikiagoa lortu asmoz. Superreroalez egin dute ziklotroia eta kamioiz eraman dezakete leku batetik bestera. Izan ere, hogei tonako ohizko ziklotroiaren aldean honek hiruzpalau besterik ez baititu pisatzen.
Batez ere industria kimikoan eta automobilgintzan erabiliko dute, baina armadan eta hegazkingintzan ere bai.