Gioconda gaixorik al zegoen?

kerketa luzeen ondoren bi mediku lyondarrek aditzera eman dutenez, Giocondak gorputzaren eskuin aldean atrofia omen zuen.

Giocondak duen irribarre misteriotsua azaltzeko lau hipotesi plazaratu dira orain arte. Batzuen ustez paralisi faziala zuen, besteen eritziz eskizofrenia, beste batzuen ustetan emakume itxurako gizona zen, eta azkenik, Leonardo da Vinci-ren autorretratua dela diotenak ere badira.

Ikerleak Jean-Jacques Comtet, esku-kirurgian aditua, eta Henry Grappo, ortopedi larrialditan espezialista, izan dira. Hauek Alain Roche eskultoreari, Giocondaren bustoa marmolez egitea enkargatu zioten.

Estatua zehatz aztertu ondoren, eskuineko eskua lehen metakarpoaren parean hanpatua zegoela ikusi zen. Honen arrazoia muskulu baten tetanizazioa edo atrofia izan zitekeen.

Eskuineko eskua ezkerraren gainean dago eta hau kontrakzio itxuran dagoen bitartean bestea erabat lasaiturik dago. Datu hau eta beste batzuk bildu ondoren, ikerlariek gorputzaren eskuin aldea atrofiatuta dagoela erabaki dute. Gainera, atrofia hori genetikoki transmititu dela ere erantsi dute.

Hala ere, oraindik ez dute lana amaitutzat eman. Laster eskanerra erabiliko dutenez, berri gehiagoren zain itxaron beharko dugu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila