Galileo espazio-zundak asteroide baten argazkia bidali zuen joan den urriaren 29an. Gaspa izeneko asteroidea 16.200 km-ra zegoen eta irudia iragazki berde bat erabiliz egin zen. Gaspa ingurutik pasatzea ez zegoen hasiera batean Galileoren misioan aurrikusita.
Baina, Challenger lehertzeak misioa atzeratu egin zuen eta helburu batzuk aldatu egin behar izan zituzten. Galileok ibilbide bitxi samarra egingo du Jupiterreraino iristeko. Izan ere Artizar ingurutik behin eta Lurraren ingurutik bi bider pasako bait da.
Gaspatik bidali dituen irudiak kalitate txarrekoak dira, antena txikia erabiliz igorri dituelako. Jupiterren sateliteen irudiak igortzeko erabili behar zen antena nagusia ez da zabaldu eta misioak puntu interesgarrienetako bat galdu du.