Compact disk anizkoitza

Pioneer Electronics-ek, automobiletan jartzeko DCX-M40 izeneko compact disk anizkoitzaren irakurgailua aurkeztu du.

PDM (pultsu-dentsitatezko modulazioa) berezi eta berria, iragazki digitaleko eta bit bateko D/A bihurgailua eta soinuaren errekoantifikazio-iragazkia duen irakurgailu honek, seinale/soinu erlazio ona eta frekuentzia handitan emaitza onak ditu.

Erabilitako sistema, esekidura bikoitz flotagarria da. Sistema honek funtzionamendu doitasun handia du eta soinu digitalezko erreprodukziorik onena egiten du. Automobil-gidariaren aulkitik kontrolatzen da, baina maletegian ipintzen da bistatik kanpo egon dadin.

6 CD-ko kartutxuak 7 musika-ordurako balio du eta gidatzen ari denean ez dago irakurgailua ukitu beharrik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila