Ibermatika: sektore elektrikorako aplikazioak

Ibermatikak garatua du jadanik sistema aditu bat Iberduerorentzat. Sistema hau sare elektrikoaren plano kartografiko batean oinarritzen da eta automatikoki egiten ditu lehen delineatzaileak eskuz egiten zituen eskema elektrikoak.

Ibermatikak eta Valladolideko unibertsitateak sinatutako akordioaren ondorioz, Ibermatikako Teknologia Berrien saila eta Unibertsitateko Injinerutza Elektrikoko saila elkarlanean arituko dira Injinerutza Elektriko arloko sistema adituen diseinuaren inguruan proiektuak garatzeko.

Honez gain, Ibermatikak garatua du jadanik sistema aditu bat Iberduerorentzat. Sistema hau sare elektrikoaren plano kartografiko batean oinarritzen da eta automatikoki egiten ditu lehen delineatzaileak eskuz egiten zituen eskema elektrikoak.

Ildo berari jarraituz, TIFSA (Trenbideetako Ikerketa eta Teknologia) erakundearekin batera Renfe-ko geltokietako kontrolerako sistema lagungarria garatu du. Ordenadore bidezko diseinurako eta Sistema adituen garapenerako erremintak konbinatuz, geltokietako maleta-gordelekuak antolatu, orratzen aldaketa kontrolatzen duen taula konplexua diseinatu eta trenen higidura egokiak edota argi-seinaleak kontrolatzen ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila