Hubble-k egitura konplexuak aurkitu ditu Carina nebulosan

Carina nebulosa edo "Sarraila-itxurako nebulosa" Esne Bideko Hego Hemisferioko objekturik berezienetakoa da. Nebulosa horrek izar bero eta erraldoi ugari ditu barnean, Eguzkia baino 10 aldiz beroagoak eta 100 aldiz handiagoak izan daitezkeenak, Canopus izar ezaguna esate baterako. Izar horien inguruan hautsezko eta gasezko hodei erraldoiak daude eta hor barnean izar berriak jaiotzen ari direla uste dute astronomoek.

Hubble espazio-teleskopioak Carina nebulosaren irudi zehatzak lortu ditu duela gutxi eta irudiek itxura arraroa duten gas eta hautsezko hodei trinkoak azaltzen dituzte (irudiaren behe-erdialdean eta goi-ezkerraldean ikus daitekeenez). Gas eta hautsezko hodeiak kolapsatzen ari direla uste dute astronomoek, eta lehenago lurruntzen ez badira, izar berriak sortuko dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila