Internet sarea testu, irudi, soinu eta abar banatzeko tresna zoragarria da. Halere, ez da informazio zientifikoa trukatzeko erabiltzen, hasieran xede horrekin sortu bazen ere. Izan ere, horretarako erabiltzen den ohiko protokoloan, http-an, datu erabilgarri asko egon arren formato desberdin anitzetan sartuta dago. Arazo horri aurre egiteko, http-ren lehen bertsioa sortu dute, dstp (Data Space Transfer Protocol), alegia. Horrela, informazio zientifiko guztia forma berdinean sartuko da eta erabilgarriago bihurtuko da.