Hozkailuko soinua hobea

Musikazale batzuek diotenez, disko konpaktua gau batez hozkailuan edukita soinu hobea lortzen omen da. Hobekuntza, musika klasikoan rock musikan baino nabarmenagoa da dirudienez.

Dena den, fenomeno hori ulertzea erraza da. Disko konpaktuak irakurtzeko aparatu guztiek irakurketa-akatsak zuzentzeko sistema dute. Akatsa dagoenean, sistemak estrapolazioa egiten du zuzen irakurritako bi balioen artean.

Disko konpaktuak hozkailuan ordu batzuk igarotzen dituenean, dirudienez irakurketa akatsak ugaldu egiten dira pitzadurak sortzen direlako. Zuzenketa edo estrapolazioa egiten denean, soinu-seinalea leundu egiten omen da eta musika klasikoaren kalitatea hobetu. Izan ere, askotan musikaren soinua jasota bezala berdin-berdin erreproduzituta ez baita kalitaterik onena lortzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila