Hozkailu berriak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Termikoko ikertzaile-talde bat hozkailu termoelektriko bat diseinatzen ari da BSH Siemens enpresarentzat. Ohiko hozkailuek erabiltzen duten hozte-sistemaren ordez –lurrunaren konpresioa– termoelektrizitatea erabiliko du hozkailu berriak. Horrela, hozkailu txikiagoak, isilagoak eta ingurumena gehiago errespetatzen dutenak ekoitzi nahi dituzte. Dena ez da hain polita, ordea: mota honetako hozkailuek ohikoek baino elektrizitate gehiago kontsumituko dute oraingoz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.