Hotzeria edo katarroaren kontrako sistema egokia da jendearekin harremanak izatea. Hori da Estatu Batuetako Pittsburgh-eko Carnegye Mellon University-ko Sheldon Cohen psikologoak gomendatzen duena. Osasun oneko eta 18-55 urte bitarteko 276 pertsonekin egin du azterketa. Hotzeriaren birusa sudurrera ihinztatu zien eta giro desberdinetan, baina lagunartean, egon zitezen eskatu zien.
Lagunartean gutxienez sei aldiz egondakoen artean % 35ek harrapatu zuen katarroa; lagunartean gehienez hirutan egondakoen artean, ordea, % 62k harrapatu zuen katarroa. Zure lagun, auzotar, lankide, emazte, senar, aitaginarreba, amaginarreba eta abarrekin lagunartean egotea onuragarria izan daiteke gero mukizapia gutxiago erabiltzeko.