Hotz gutxi Alpeetan!

Alpeetako zenbait mendietako permafrosta urtzen ari dela eta hainbat herrixka eta gune turistiko arriskuan egon litezkeela ohartarazi dute ikertzaileek.

Permafrosta urte osoan izoztuta dagoen lurzorua da eta tenperaturarekiko oso sentibera da. Urtuz gero, elur-jausi ikaragarriak eragin ditzake. Britainia Handiko Cardiff Unibertsitatean Europako permafrostaren egoera ikertzen ari dira. Permafrostaren lodiera eta tenperatura neurtzen dituzte, eskualderik ezegonkorrenak identifikatu ahal izateko, eta antza denez, arrisku handiena Suitza, Austria, Frantzia, Alemania eta Italian dago, mendien magalak oso malkartsuak direlako eta biztanle-dentsitatea oso handia delako.

Alpeetan, permafrostaren tenperatura 0,5 eta 1 gradu bitartean igo da azken 15 urteetan, asko ikertzaileen ustez. Horregatik, kontuz ibiltzeko deia egin dute.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.