Hostoak eta zurtoina sustraiekiko proportzionalak izaten dituzte landareek

Bitxia dirudien arren, landareen hostoen eta zurtoinen masa sustraien masarekiko proportzionala da, eta proportzionaltasuna espeziearekiko eta habitatarekiko independentea da. Gainera, ekuazio matematiko baten bidez adieraz daiteke. Horri esker, lurpean dagoen biomasa-kantitatearen inguruan kalkuluak egiteko gai izango dira biologoak.

Bi urteko ikerketaren ondoren, Cornell eta Arizona unibertsitateetako ikertzaileek Science aldizkarian eman dute aurkikuntzaren berri. Haien ustetan, landareetan metatzen den karbono-kantitatea jakiteko baliagarria izango da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila