Hegaztiak dinosauruengandik sortu zirela uste dute zientzilari gehienek, eta azken aurkikuntza batek horixe baieztatu du. Madrilgo unibertsitateko paleontologo-talde batek Behe Kretazikoko aztarnategi bat arakatu dute Las Hoyas-en. Ornitomimosauruaren (hegaztiaren antzeko esan nahi du) hondakinak aurkitu dituzte eta orain arte ezagutzen ez zen espeziea eta pelikanoaren antzekoa denez, Pelecanimimus plolyodon izena ipini diote.
Dinosauru txiki honek 2-2,5 metroko luzera zuen eta ahoan gutxienez 200 hortz txiki zituen; barailaren aurreko aldean eta elkarrengandik oso hurbil eduki ere. Aurkitzaileek esaten dutenez, hotz txiki horiek eboluzioan zehar desagertu eta gaur egungo hegaztien mokoa sortu zen.