Hormatxoriak kimikari

Filadelfiako Monnell Chemical Senses Center-en frogatu dutenez, hormatxoriak oso kontuz hautatzen ditu bere habia egiteko belarrak.

Hormatxoriak bere habian ipini ohi dituen belarrak kamuflajerako zirela uste izan da orain arte. Filadelfiako Monnell Chemical Senses Center-en frogatu dutenez ordea, hormatxoriak oso kontuz hautatzen ditu bere habia egiteko belarrak.

Azenario-hostoak nahi izaten ditu, parasitoen kontra oso ona delako. Parasitoek izan ere, txorikumeen odola jaten dute; egunero % 10 eta batzuetan gehiago ere bai.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila