EHUko kimikariek beachrockak aztertu dituzte, hondar zementatuzko formazioak. Garapen industrialaren inpaktuaren eta kostaldean izan duen eraginaren lekuko dira harri berezi horiek.
Normalean eremu tropikal eta subtropikaletan sortzen diren arren, Bizkaiko kostaldean ere badira halakoak. Aztertu dituzten beachrockak egitura berriak dira, eta, Nerbioi-Ibaizabal estuarioaren eskuinaldean egonik, giza jardueraren eragin handia jasan dute. Ikertzaileen esanean, "Antropozenoaren ebidentziatzat" har daitezke; izan ere, industria-iraultzaren garaiko galdaketa-zepak gordetzen dituztela ikusi dute.
Elhuyarrek garatutako teknologia